Berariazko ariketa fisiko orokorreko programa mugikortasun gutxi baino oinez ibiltzeko gaitasuna duten pertsonentzat. Mediku, fisioterapeuta eta kirol-teknikariek osatutako diziplina anitzeko talde batek agindu eta kontrolatuko du lana. Banakako lana egingo da eta oinarrizko gaitasun eragileak eta fisikoak, sozializazioa eta autonomia landuko dira.