FISIOTERAPIA TRATAMENDUA LEHORREAN
Fisioterapia Neurologikoa
Lesio neurologikoentzako tratamenduak egiten ditugu izan hauek jaiotzetikoak ala eratorriak (traumatismo batean jatorria dutenak: bizkar-muineko lesioak, garun traumatismoak edo endekatze prozesua dutenak: Parkinsona, alzehimerra, esklerosi anitza, ELA, etab.).
Autonomia maila gorenera heltzea bilatzen dugu, ibiltzea, eguneroko jardueren burutzea, jarrera aldaketak, transferentziak etab luze bat landuaz.


Fisioterapia Traumatologikoa
Traumatologia traumatiko guztiak tratazen ditugu: hezur hausturak, luxazioak, traumatismo anitzak, bihurdurak, gihar patologia traumatikoak,ebakuntza osteko errekuperazioa, etab. Bergaitze funtzional azkar eta egokia lortzeko fisioterapia aktiboko bi aretoz gozatzen dugu halaber, tresneria aurreratuarekin: elektroterapia, ultrasoinuak, laserrak, kinesis-ak, hesgailu neuromuskularrak,…
Bergaitzearen eskuhartzeari ikuspegi aktibo batetik eragiten diogu; gehienetan, fisioterapia eskuhartzea gimnasio edo igerilekuan bakarka egingo den lanarekin uztartzen dugu, honela, osatzea azkarragoa izan ohi baita.