FISIOTERAPIA TRATAMENDUA URETAN
Uretan murgilduta gaudelarik hipograbitate egoeran gaude, honek, ibiltzea, gorputz-kontrola eta mugikortasuna lurrean ez bezala
lantzeko aukerak ematen dizkigu. Ura osagarri terapeutiko garrantzitsua da eta tratamendu edo bergaitze prozesuan
haratago heltzea baimantzen digu lesio fisiko zein neurologikoen aurrean.
Fisioterapia Neurologikoa
Lesio neurologikoentzako tratamenduak egiten ditugu izan hauek jaiotzetikoak ala eratorriak (traumatismo batean jatorria dutenak: bizkar-muineko lesioak, garun traumatismoak edo endekatze prozesua dutenak: Parkinsona, alzehimerra, esklerosi anitza, ELA, etab.).
Autonomia maila gorenera heltzea bilatzen dugu, ibiltzea, eguneroko jardueren burutzea, jarrera aldaketak, transferentziak etab luze bat landuaz.


Fisioterapia Traumatologikoa
Traumatologia traumatiko guztiak tratazen ditugu: hezur hausturak, luxazioak, traumatismo anitzak, bihurdurak, gihar patologia traumatikoak,ebakuntza osteko errekuperazioa, etab. Bergaitze funtzional azkar eta egokia lortzeko fisioterapia aktiboko bi aretoz gozatzen dugu halaber, tresneria aurreratuarekin: elektroterapia, ultrasoinuak, laserrak, kinesis-ak, hesgailu neuromuskularrak,…
Bergaitzearen eskuhartzeari ikuspegi aktibo batetik eragiten diogu; gehienetan, fisioterapia eskuhartzea gimnasio edo igerilekuan bakarka egingo den lanarekin uztartzen dugu, honela, osatzea azkarragoa izan ohi baita.