OSTEOPATIA
Gorputzaren osotasuna oinarritzat hartzen duen eskuz landutako medikuntza da. Gorputzaren sistema guztiak erlazionatuta daudenez, sistema batean arazoak egoteak beste sistemen funtzionamenduan eragiten duela oinarritzen da nagusiki. Osteopatak, gorputzaren oreka puntua berreskuratzea bilatzen du, autosendaketa mekanismoak bizituz eta sintomen bidez arazoaren zergatiaraino gidatuz.
Eskuen bidez jardun egiten du bakarrik, paziente edo gaixoaren segurtasun fisikoa eta psikikoa errespetatuz. Hiru oinarrietan ezartzen da:
Helburu terapeutiko eta prebentiboa du. Gure gorputza alarma-zeiñuak identifikatuz entzuten ikastea eta gorputzeko konpentsazioak instalatu edo blokeatu baino lehen tratatzera joateak, pertsonen bizi kalitatea eta osasuna nabarmenki hobetzen du.


Aipamenak
Gorputzaren sistema guztiengan jokatzen du: erraiak, buru-hezurra, lokomozio-aparatua, sistema baskularra…
- Gihar-eskeletikoaren desorekak: gihar kontrakturak, tendinitis errepikakorrak, traumatismoen ondorioak etab.
- Arnasketa desorekak: Hotzeri errepikakorrak, sinusitisa, eztul ez emankorra, arnasketa arazoak, etab.
- Liseriketa desorekak: kolon suminkorra, idorreria, gehiegizko azidotasuna, espasmo abdominalak, errefluxua, liseriketa desoreka funtzionalak, etab.
- Gorabehera genitourinarioak: hilekoaren mina, cistitis errepikaria, etab.
- Haurdunaldi arazo eta jarraitzea: bizkar edo ziatika minak, izterrondoko mina, hanka puztuak, etab.
- Gorabehera pediatrikoak: sortzetiko tortikolia, errefluxua, xurgatze arazoak, gorabeherak loaldian, hiperaktibitatea, etab.
- Organismoaren, lesioen eta disfuntzioen prebentzioa , etorkizuneko eragozkpenak jokatu ahal izatea. Bizi egoera hobetzen du.
- Beste batzuk: estresa, zefaleak, tentsio migrañak, nekadura orokortua.