ALL STAR programaren emaitzen aurkezpena eta tailer nazionala

2025eko urriaren 17an, parte hartu dugu EHUk bultzatutako ALL STAR programaren emaitzen aurkezpenean eta tailer nazionalean, Gipuzkoako Foru Aldundian, “GUNEA” gelan, Donostian. Jardunaldi hau estatuko eta nazioarteko inklusiozko kirol erreferenteak elkartzeko aukera izan da, esperientziak partekatzeko eta lankidetza-sareak sortzeko. Hegalak bezala, nazioarteko kirol inklusio ereduen ikerketan partze hartu dugu.

Gaurkoan izan genuen ponente nazioarteko bat, Simona Šafaříková (Palacký University, Olomouc, Txekiar Errepublika), inklusiozko kirola nola antolatzen eta lantzen den ikuspegi nazioarteko bat eskaintzeko.

Apertura instituzionala eta tailer eta ALL STAR proiektuaren aurkezpena honako hauek egin zuten:

  • Roberto Ramajo, Kirol Zuzendari Nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ekain Zubizarreta & Irantzu Ibañez, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Iñaki Iturrioz & Oihana Zunzunegi, Kirol Zerbitzuak, Gipuzkoako Foru Aldundia
Taldeko argazkia ALL STARS programan parte hartu zuten proiektu guztietako kideekin
Jaione Izaguirre e Isabel Landa presentan el centro deportivo Hegalak

Jaione Izgauirre (Hegalak) eta Isabel Landa (Hegalak Zabalik Fundazioa) proiektua aurkezten

Aurkeztutako proiektuak

Proiektu hauek ezagutzea merezi dute: bizitzak aldatzen dituzten eta inklusioa sustatzen duten ekimenak.

Emaitzak eta inklusiozko kirol-politikak hobetzeko ideia nagusiak

Proiektu hauek aztertuta, ondorio hauek identifikatu dira kirol proiektu inklusioboak aurrera eramateko momentuan:

  • Kirol eta jarduera fisikoko ikuspegi zabala
  • Erakundearen rola aldatzea: errendimenduaren aurretik misio soziala
  • “Pertsonak piztuta”: hasierarako giltzarri
  • Profesionalizazioa: egitura jasangarria lortzea
  • Errepresentazioa eta ko-jabetza
  • Orientazio sozio-espaziala: instalazioak, kokapena eta komunitateko lotura
  • Intersekzionalitatea: lankidetza-sareak sortzea
  • Bidearekiko menpekotasuna eta aldaketa: arazoa ulertzea, konponbide egokiak aplikatzea eta politika sozial egokiak ezartzea
  • Finantzazioa: egonkortasuna eta profesionalizazioa