MEDIKU ZERBITZUAK
Esfortzu frogadun azterketa medikoa
Zure bihotza martxan jartzeko egoera egokian dagoela konfirmatzea ondo baino hobeto dago jarduera egiten hasi baino lehen. Balizko bihotz patologiak aurkitzeko OMEk esfortzu froga egitea gomendatzen du. Hegalaken froga hau egiteko aukera duzu:


Kirol Medikuntzako Kontsultak
Jarduera fisikoa egitea ekiditen dizun lesiorik duzu? Mina sentitzen duzu ibili, korrika ala igeri … egiterakoan? Gure kirol medikuari egiozu konstulta eta eta zure mina sendatzeko giltza emango dizu, halanola, geroko lesioak prebenitzen irakatsiko dizu:
- Lesio larrien edo kronikoen balorazio diagnostikatua.
- Ariketa fisikoa egiteko desgaitasunaren balorazioa.
- Lesioen errehabilitrazio programak.
- Lesioak sendatu ondoren kirol jarduerara itzultzeko programak.
- Lesioak saihesteko programak.
Bazkideentzako zerbitzu medikuak
- Esfortzu frogarekin bat balorazio mediku sakona egingo dizugu zuretzako egokiena den ariketaren preskripzioa egin ahal izateko. Baina lasai, informazioa ez da paperean geratuko, zentroko beste profesionalek eskura edukiko dute zuretzako banan banako entrenemandua egite aldera.
- Hasteak lanak eta bi ematen dizkigu! Ez dadila ondoez txiki bat entrenatzea uztera eramango zaituena! Bazkideek, kosturik gabe medikuarekin kontsulta eskatzeko aukera duzue, begiratu bat bota eta lehen bailehen martxan jartzeko berriz!
