Ariketa fisikoak osasun-iturri gisa duen potentzialean irmoki sinesten dugun pertsona-taldea. Hainbat arlotako profesionalek osatutakoa: kirol-medikuak, fisioterapeutak, harrerako langileak, sorosleak, uretako lanean adituak, eta, jakina, kirol teknikariak. Modu koordinatuan lan egiten duen talde bat, zerbitzu integrala eskaintzeko.

BALOREAK
Inklusioa
Aniztasuna
Osasuna
Gertutasuna
Pertsonalizazioa
Talde-lana
Ongizatea
Ilusioa
Poza
Sozializazioa

MISIOA
Kirol-zentro inklusiboa gara, pertsona guztien osasuna, bizi-kalitatea eta sozializazioa hobetzeko lan egiten duena. Pertsonen erronkak jarduera fisikoaren bidez, banakako programen bidez eta talde-lanaren bidez lortzen laguntzen dugu. Beti gure diziplina anitzeko taldearen hurbiltasunarekin.

BISIOA
Hegalak, Gipuzkoa mailan kirol zentro erreferente izaten jarraitu nahi dugu; osasuna, bizi kalitatea eta erreabilitazio aktiboan. Kalitate handiko talde multidisziplinar profesionala eta gertukoa dugu, beti ere gune irisgarri batean.
EZAGUTU GURE TALDEA

Amaia Arratibel
Harrera
Instalakuntza ireki eta handik gutxira harreran hasi zen lanean. Edozein zalantza izanez gero berak argituko dizu.

Tania García
Harrera
Administrazioko goi mailako ikasketak egin ondoren Hegalak kirol zentroan praktikak egin zituen. Orduztik lanean dago gurean, iada 7 urte.

Ainhoa Eizmendi
Administrazioa
2012an hasi zen Hegalaken lanean administrazioan. Fakturak, albaranak eta eskaeren artean ibiltzeaz gain harreran ere izaten dugu.

June Villar
Harrera
Praktikak egitera iritsi zen instalakuntzara eta egun, asteburuetan harreran dugun pertsona da.

Jacobo Vázquez
Kirol Medikua
Osasun arloko bizkarhezurra. Hegalakeko kirol medikua da eta osasun arloko arduraduna.

Rosa Da Costa
Fisoterapeuta
Neurologian aditua den fisioterapeuta eta terapia okupazionaleko graduduna. Esperiantzia handiko profesionala.

Iker Vázquez
Fisioterapeuta
Traumatologiako fisioterapeuta, minaren tratamenduan zentratua dago. Mugimendua bizitza da eta fisioterapia aktiboa lantzen du.

Oier Agirregabiria
Fisioterapeuta
Neurologian aditua den fisioterapeuta, duen gertutasunak etxean bezala sentiaraziko dizu.

Saioa Audikana
Fisioterapeuta
Traumatologiako fisioterapeuta eskuz eginiko drenaje linfatikoan nabarmentzen da.

Iker Erkizia
Teknikaria eta Entrenadore pertsonala
Intentsitate handiko monitorea gure Iker. Entrenadore pertsonaleko saioetan ondo egindako mugimenduak bilatzen ditu.

Pilar Diaz
Teknikaria eta entrenadore pertsonala
Zaila da zehaztea Piliren jarduerak zeintzuk diren… duen ezagutzarekin denetatik zuzentzen du: SGA, Funcional Step, Pilates, Zumba… Gainera, posturaren zuzenketan aditua den entrenadore pertsonala da.

Aloña Martinez
Teknikaria eta entrenadore pertsonala
Aloñak jardueretan intentsitatea handia eskatzen du, beti bere umorearekin. Entrenadore pertsonal moduan aldiz goxotasuna transmititzen du.

Haizea Oronoz
Teknikaria
Jarduera ezberdinak eman ditzazkeen monitorea; Pilates klasetik ziztu bizian erritmoa sartzeko gai da uretako jardueretan.

Denis Sanz
Teknikaria
Fitness aretoan aurkituko duzue normalean: makinen nondik norakoak, entrenamenduak sortu eta mugimendu egokienak bideratuz.

“Poli” Guajardo
Teknikaria
Belar Hockeyko jokalari ohia Realean. Intentsitate handiko jardueren zuzentzailea da.

Julen Olasagasti
Teknikaria
Uretan igeriketa ikastaroetan eta entrenamendu pertsonalean aritzen da. Lehorrean, normalean, intentsitate altuko jarduerak zuzentzen ditu.

Aitor Vazquez
Teknikaria
Igeriketa eskolako monitorea, horrez gain intentsitate altuko jarduerak zuzentzen ditu.

Laida Sanz
Teknikaria
Osasun arloko taldeak zuzentzen ditu. Uretako zein lehorreko saioak.

Josemi Ruiz
Ur Teknikaria eta entrenadore pertsona
Ura da Josemiren alorra dudarik gabe. Igeriketa eskolako monitore eta entrenadore pertsonala. Zenbat pertsonek ikasi duten berekin igeri egiten…

Noelia Gahona
Teknikaria
Jarduera ezberdinak zuzentzen ditu: SGA, Hipopresiboak…

Patricia Navascues
Teknikaria
Jarduera musikatuak dira bere espezialitatea, uretan zein lehorrean.

Uxue Yoldi
Teknikaria
Igeriketa eskolako monitorea da. Bestalde ur jarduera zein lehorrekoak ere zuzendu ditzake.

Txema Gonzalez
Teknikaria
Zumbako teknikaria eta goizean goiz gure aldakak dantzan jartzen dituena. Pilateseko saioak ere zuzentzen ditu.

Gemma Roteta
Zuzendari teknikoa
Hegalak Kirol Zentroko engranajea. Osasun arloaren antolakuntzaz eta zuzendaritza teknikoaz arduratzen da.

Jaione Izagirre
Gerentea
10 urte daramatza Hegalak Kirol Zentroko gerentzian.

Udane Mitxelena
Komunikazioa
Hegalak Kirol Zentroko barne zein kanpo komunikazio arduraduna da.

“Kiski” Ruiz
Soroslea
Instalakuntza zabaldu zenetik gurekin dago lanea, igerilekuko soroslea da.

"Txema"
Soroslea
Andaluziarra jaiotzez, eta euskalduna bihotzez. Beti laguntzeko prest izango duzu.

Iker Arrieta
Soroslea
Gurera atxikitu den sorosle berria, asteburuetan topatu dezakezue igerilekuan.