Kaltetuak izan diren gaitasunak berrikasteko prozesuan zentratzen gara nerbio-lesio zentral edo periferikoa izan ondoren.

Mugimenduen errepikapena ez da nahikoa neuroplastizitatea lantzeko eta ariketak, jarduera funtzionaletara bideratu behar ditugu.

Horretarako, lehorrean zein uretan lana egiteko hainbat teknika erabiltzen ditugu:

Ariketa teraputikoa, Bobath, Halliwick, Perfetti, FNP, Neurodinamia…

Informazioa

FISIOTERAPIA NEUROLOGIKOAREN HELBURUAK

Hauek dira Hegalak Kirol Zentroak fisioterapia neurologikoan ditugun helburuak:

  • Mugimendua hobetu
  • Tonu muskularra orekatu
  • Kaltetutako muskulatura estimulatu
  • Sentsibilitatea hobetzea
  • Oreka eta ibiltzeko gaitasuna lantzea (barrutik, kanpoko hainbat lurretatik eta uretatik ibiltzea)
  • Eguneroko bizitzako jarduerak, posizio-aldaketak, transferentziak etab. lantzea
  • Mina gutxitzea

FISIOTERAPIA NEUROLOGIKOKO PATOLOGIA ETA ALTERAZIO OHIKOENAK

  • Lesio traumatikoak: lesio medularrak edo lesio kraneoenzefalitikoak
  • Istripu zerebrobaskularrak, iktusa
  • Haurren garun-paralisia
  • Bihotz infartuak
  • Tumoreak
  • Parkinsona
  • Alzheimerra
  • Esklerosi anizkoitza edo alboko esklerosi amiotrofikoa 

PLANGINTZA TERAUPETIKOARI EKITEKO TRESNAK HEGALAK KIROL ZENTROAN

  1. Minaren ezagutza eta osasunaren aldeko ikasketa: Arazoaren ezagutza garrantzitsua da minaren jatorria zein den ezagutzeko. Honen bidez, minarekiko jarrera egokia lortzeko ohitura osasungarriak sortzen dira.
  2. Errehabilitazioa/Berregokitze aktiboa: Hegalaken badakigu mugimendua bizitza dela eta ebidentziak horrela babestu du. Alterazio neuromuskuloeskeletiko gehienek mugimenduan onurak izan ditzakete. Ariketa terapeutikoei, progresiozko mugimenduei edota mugimendu funtzionalei esker lortu daiteke.
  3. Eskuzko terapia: Epe motzean hobetzen laguntzen du, mugimendua berreskuratu eta ongizate sentsazioan lagundu.
  4. Neurodinamia: Fisioterapeutak jatorri neurala duten alterazioei aurre egiteko dituen teknikak dira.

Uretan egiten dira fisioterapia tratamenduak

Urak dituen propietateek hainbat onura ahalbidetzen dituzte tratamendu terapeutikoan.

Alde batetik, tonu muskularraren normalizazioan laguntzen du, mugikortasunean hobekuntza nabariak gauzatuz (igerilekuetako bat 31 gradutan dago). Bestetik, urak ahalbidetzen dituen etengabeko aldaketa dinamiko eta erresistentzia; oreka, arnasketa eta mugimenduaren koordinazioa lantzeko tresna erabilgarria da erorketak edota kolpeak izateko beldurra kenduaz. Azkenik, uretan daukagun flotabilitate eta grabitate ezak, hainbat posturetan desplazamenduak erreztasunez egitea ahalbidetzen du, norberaren independentzia landuz.

Teknikei dagokienean Halliwick (Bobath uretan) eta Bad Ragaz Ring Method erabiltzen dira besteak beste.