Bruselas, 2025eko azaroaren 21a
Hegalak Kirol Zentroak, Hegalak Zabalik Fundazioarekin batera, parte hartu du Bruselan Erasmus+ programaren baitan gauzatutako nazioarteko ikerketa baten amaierako jardunaldian, “ALL STARS” izenpean. Bertan alderantzizko inklusioaren filosofia aurkeztu da. Ikerketa hau Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) koordinatu du —Ekain Zubizarreta eta Irantzu Ibañez ikertzaileekin—, eta Europako kirol inklusiboaren proiektuen azterketa eta konparazioak izan dira helburu nagusiak.
Azken urtean, bost herrialdek garatu dituzte euren ikerketak, eta emaitzak azaroaren 21ean aurkeztu ziren Bruselan. Guztira 32 proiektu aztertu ziren, eta haien artean Gipuzkoako eredua nabarmendu zen jarduera fisiko eta kirol arloko sistema integralagalaren ikuspuntutik, baita bere ikuspegi komunitario eta inklusiboagatik ere.
Parte hartu duten unibertsitateak eta taldeak
Jardunaldian honako herrialdeen emaitzak aurkeztu ziren, unibertsitate hauen eskutik:
Alemania – German Sport University Cologne
Espainia – University of the Basque Country (EHU/UPV), Leioa
Norvegia – Molde University College
Herbehereak – Mulier Instituut, Utrecht
Polonia – Fundacja Institute for Sport Governance (ISG), Warsaw
Gipuzkoa, kirol inklusiboan lurralde erreferentea
Nazioarteko testuinguru honetan, Hegalak eredugarritzat jo zen bere “alderantzizko inklusio” filosofiaren ondorioz: desgaitasuna duten pertsonentzat bereziki sortutako kirol zentro bat, non gainerako pertsonak ere baldintza berdinetan parte har dezaketen.
Halaber, bere lankidetza publiko-pribatuko eredua nabarmendu zen, Hegalak Zabalik Fundazioa (Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala) eta zentroa kudeatzen duen Kirola eta Gaitasuna S.L. enpresaren artekoa; eredu honek interesa piztu zuen Europako ikertzaileen artean.
Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Orientazio Zerbitzua (KOZ) praktika on gisa aitortu zen gizarte-aktibazioa sustatzeko duen gaitasunagatik. Nabarmenduz, Gipuzkoako kirol jardueraren mailak Estatuko eta hainbat herrialde europeotako batez bestekoaren gainetik daudela.
Europako eztabaida-mahaia
Jardunaldia amaitzeko, Europako kirol-politiken diseinuan eragin handia duten aditu eta arduradunek parte hartu zuten mahai-inguruan:
- Stanislas Frossard, Europako Kontseiluko Kirol Dibisioko burua
- Hebe Schaillée, irakaslea, Kirola eta Gizartea Ikerketa Taldea, Vrije Universiteit Brussel
- Katarzyna Biniaszczyk, eurodiputatu Zdrojewskiren akreditatutako laguntzailea
- Iñaki Iturrioz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuburua
.
Gipuzkoaren presentzia, Iñaki Iturriozen bitartez, oso adierazgarria izan zen; izan ere, Europako lehen mailako eragileekin batera eztabaidatzeak lurraldearen jarduera fisiko eta kirol arloko estrategia sendotu eta balioan jarri zuen. Gipuzkoaren eredua koherentziagatik, berrikuntzagatik eta eraldatzeko gaitasunagatik aitortu zen.
Estatuko jardunaldia
ALL STAR programaren emaitzen aurkezpena eta estatuko tailerra
2025eko urriaren 17an, ALL STAR programaren emaitzen aurkezpenean eta estatuko tailerrean parte hartu genuen, Gipuzkoako Foru Aldundiko GUNEA aretoan, Donostian. Jardunaldi honek Estatuko eta nazioarteko kirol inklusiboaren inguruko erreferenteak bildu zituen, eta esperientziak partekatzeko eta lankidetza-sareak sortzeko aukera ezin hobea izan zen.
Jardunaldiak nazioarteko hizlari bat izan zuen: Simona Šafaříková (Palacký University, Olomouc, Txekiar Errepublika), zeinak beste herrialde batzuetan kirol inklusiboa nola antolatzen eta garatzen den azaldu zuen ikuspegi zabal batekin.
Irekiera instituzionala eta ALL STAR proiektuaren aurkezpena honako hauek egin zuten:
- Roberto Ramajo, Kirol Zuzendari Nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundia
- Ekain Zubizarreta & Irantzu Ibañez, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
- Iñaki Iturrioz & Oihana Zunzunegi, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zerbitzua, Gipuzkoako Foru Aldundia
Aurkeztutako proiektuak
Proiektu hauek ezagutzea merezi dute: bizitzak aldatzen dituzten eta inklusioa sustatzen duten ekimenak.
- Campus Sansofé (Tenerife)
- Club LGTBI+ Samarucs (València)
- Criquet Jove (Bartzelona)
- Dragones de Lavapiés (Madril)
- Hegalak (Donostia)
- Kirol orientazio zerbitzua (Oarsoaldea)
- Leintz Eskola Kirol Egokitua (Leintz-Gatazaga)
- Street Soccer (Bartzelona)
Kirol inklusiboaren politikak hobetzeko gakoak
Proiektuak aztertu ondoren, honako gako hauek identifikatu ziren kirol politika inklusiboagoak eta integratzaileagoak garatzeko:
- Jarduera fisikoaren eta kirolaren kontzeptu zabala
- Erakundearen rolaren aldaketa: misio soziala errendimenduaren aurretik
- “Sutan dauden pertsonak”: proiektuen abiapuntu eta motor
- Profesionalizazioa: egitura-iraunkortasuna lortzea
- Ordezkaritza eta ko-jabetza
- Orientazio sozio-espaziala: instalazioak, kokapena eta komunitatearekiko lotura
- Intersektorialtasuna: lankidetza-sareak ehuntzea
- Bide-mendekotasuna eta aldaketa: arazoa ulertzea, irtenbide egokiak aplikatzea eta politika sozialak konfiguratu eta egokitzea
- Finantzaketa: egonkortasuna eta profesionalizazioa
Hegalaki buruz
Hegalak Europan aitzindaria den kirol zentro irisgarria da, desgaitasuna duten eta ez duten pertsonen arteko bizikidetza sustatzen duen eredua eskaintzen duena, benetako inklusioa lortzeko.









