Duela aste bat, Donostiako Aquarium-en ospatu zen IV Emakumeak eta Kirola Estatu Kongresuan (CEMYD 2025) parte hartu genuen. Ekitaldiak ikuspegi profesional eta praktiko bat eskaini zuen kirolaren inklusio, berdintasun eta segurtasunaren inguruan.
MAHAI INGURUAREN MODERATZAILE
Kongresuko une garrantzitsuenetako bat izan zen gure gerente Jaione Izaguirrek, Hegalak Kirol Zentroko zuzendariak, “Transformando la igualdad en el deporte” mahai-inguruaren moderazio lana egitea. Mahai-inguru honetan parte hartu zuten:
Marta Arce, judo paralinpiko medallista, coach eta trainer.
Nahia Zudaire, kirolari paralinpiko igerilaria.
Ruth Gómez, parapentathlon moderno atleta.
Jaioneren moderazioari esker, emakume kirolarien esperientziak eta erronkak modu argi eta inspiragarrian aurkeztu ziren, eta ikuspegi anitzak entzuteko aukera izan genuen, tartean desgaitasuna duten emakumeen ahotsak. Emakume bezara eta desgaitasuna duten pertsona bezalako kondizio bikoitz honen beren kirol jardun profesionalean izan duen eraginez hitz egin zuten
Ondoren, Hegalak Zabalik Fundazioak aurkeztu zuen Segiezan programa, Hegalak Kirol Zentroan sortua. Programa honek kirol inklusibo eta berdinzaleago bat sustatzeko helburua du, eta kongresuan arreta berezia erakarri zuen, esperientzia praktiko eta inspiratzailea eskaintzen duelako.
Amaitzeko, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu: Gipuzkoako Foru Aldundiari, kongresuaren babesagatik; gure bazkide Emtesporti, ekitaldi hau aurrera ateratzeko egindako lanagatik; eta antolakuntzako talde osoari, ekitaldia arrakastatsua izan dadin egindako lanagatik.
Kongresua esperientzia aberasgarria izan zen, eta gure konpromisoa berresten du emakumentzako kirol inklusiboago, seguruago eta berdinzaleago baten alde lanean. 💜🏊♀️









