Bigarren urtez, paddle surf egokitua antolatu dugu. Joan den urtean instalakuntzako igerilekuan frogatzeko aukera izan genuen, baina aurten itsasora atera gara. Primerako eguna izan zen udarari ongi etorria emateko.

Eskerrak eman gure fisioterapeutei saioetan oreka eta arraunketa lantzeagatik, itsasora joan garen unean mugimenduetan trebatzeagatik. Bestetik, Hegalak Zabalik Fundazioari, itsasoko aulki anfibiak uzteagatik. Eta nola ez Fortuna clubarik, beste urte batez teknikariak eta materiala gurean izan ditugulako.

Bertan izan ziren boluntarioak gabe ez litzateke posible izango, argi dago Hegalak Kirol Zentroan familia bat garela.

paddle surf
paddle surf
paddle surf
paddle surf