Beste urte batez Hegalak Kirol Zentroan bigarren eskuko jostailu bilketa izango dugu.
Abenduaren 1ean hasita 20ra bitarte jostailuak bilduko ditugu bi erakunderentzat:
“Legorretako Herri Elkarlana” eta “Haurralde Fundazioa”.

“Legorretako
Herri Elkarlana” erakundeak jasotako jostailuak abenduaren 17an  Legorretako Udak Pilotalekuko azokan salduko ditu,
12:00etatik 14:00etara.  Eskuratutako
dirua “Marbial-eko eskola politeknikoa” proiektura bidaliko dute.

“Haurralde
Fundazioak” gipuzkoako babes gutxiago duten familien artean banatuko ditu jasotako
jostailuak.

Gobidatu
nahi dizuegu bilketan parte hartzera, urte hauetan izan dugun arrakastarekin
jarraitu nahi dugu gure elkartasunaren erakusle.

Harrera
ordutegia:

Astelehenetik
ostiralera: 7:15-21:00

Larunbata:
9:00-19:30

Igandea:
9:00- 14:30

juguetes