Atzo Maider Sierra Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteko psikologoa, eta bularreko minbizia gainditu duen Feli de Castro entzuteko aukera bikaina izan genuen.
Hitzaldi bizigarri honetan, bularreko minbiziaren prebentzioaren garrantziari buruzko informazio baliotsua partekatu zuten.
Maider, bere hitzaldien bidez, gaixotasun honen prebentzioari buruz jendea sentsibilizatzeaz arduratzen da. Bere aldetik, Felik proben garrantziaz hitz egin digu, baita autoazterketarena garrantziaz ere. Igorri nahi duten mezua indartsua da: prebentzioa ezinbestekoa da bizitza osasuntsuagoa eta seguruagoa izateko.
Ekitaldi hau aukera ezin hobea izan da ezagutzak lortzeko alde batetik eta bestetik, prebentzio neurriak hartzeko. Gogora dezagun beti informazioa eta prebentzioa minbiziaren aurkako borrokan gure armarik onenak direla.
Lortutako informazio guztiarekin, ideia bikaina iruditu zaigu Hegalaken auto-azterketari eta detekzio goiztiarrari buruz eman zizkiguten informazioa plastifikatzea eta aldagela bakoitzean jartzea. Horrela, prebentzioa egiteko autoazterketa eta bide batez kontzientziatzeko modu azkar eta erraz bat eskaintzen dugu.










Kontaktua
info@hegalak.com
943 433 680
Cervantes plaza, 2 zk
20004 Donostia – San Sebastián
Ordutegia
Ast – Ost: 7:15-21:30
Larunbata: 8:00-20:00
Igande eta jai egunak: 8:00-14:45