Eguerdiko 12etan Hegalak Kirol Zentroan Behobia-San Sebastian lasterketaren “atleta ezinduen” kategoria aurkeztu da. Bertan, Fernando Michelena (Kemen pertsona ezinduen kiro klubeko presidentea ) eta Maite Peña Gizarte Politiketako Diputatuak egin dute 37. edizio honen aurkezpena. Leire Landa Kiroletako Udal Patronatuko lehendakaria ere izan da prentsaurrekoan.
Fernando Michelenak lehenik eta behin lasterketan parte hartzen duten bolondresak goraipatu ditu lasterketaren funtzio behar bezala egitea ahalbidetzeagatik. Aurten, 64 atleta izango dira kategoria honetan lehiatuko direnak lau modalitate ezberdinetan; gurpildun aulkia, handbike, ikusmen urritasuna duten atletak eta desgaitasuna duten atleta oinezkoak. Goizeko 9:30etan egingo dute irteera Behobiatik.
Michelenak nabarmendu du handbike kategorian emakumezkoen saria den “IONE BASTERRA” banatzeko aukera izango dela, hiru emakumek parte hartzen baitute kategoria honetan. Emakumeen parte hartzea ere igo egin da aurreko edizioarekin alderatuz.
Maite Peñak bere aldetik Gipuzkoaren konpromezua goraipatu du kirola eta kirol inklusiboaren alde. Horrez gain, Hegalak Kirol Zentroak duen kirolarekiko konpromezua ere nabarmendu du. Gainera 2021 urtean Kemen Kirol klubak “Boluntariotza saria” eskuratu zuela gogoratu du Peñak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, klubak egiten duen lanari esker ona erakutsiaz.

