Dagoeneko 57. Behobia – Donostia edizioa gainean daukagu eta gure Iker Erkizia teknikoak zenbait aholku eman dizkigu azken txanpa hau prestatzeko. Iker, Hegalaken kirol teknikaria izateaz  gain triatloi federazioan dago federatua eta denbora librean triatloi txapelketetan parte hartzen du. Gainera, bere burua “runner”tzat du eta inguruko lasterketetan parte hartzen du: 3 hondartzak, maratoi erdiak, Behobia-Donostia… Hau da gure Ikerrek dioena:

Iker_erkizia_lasterketa

Nola pretstau behar da Behobia – Donostia lasterketa urtean zehar? Garrantzitsuena  denboraren baitan prestatzea da eta ez distantziaren baitan. Hau da, adibidez zure denborak aztertuz lasterketa osoaren denbora 1h30´(90´) ordukoa izan behar duela jakin behar duzu. Zure gorputza gai izan behar da ordu eta erdi korri egiten egoteko eta horretara entrenatu behar duzu. Gakoa noizbehinka erritmo aldaketak lantzea da. Eta ezin ahaztu korri egiteaz gain indarra ere entrenatu behar dela, Hegalakeko jarduera parrillan sartu dugu korri egiteko indarra lantzen duen jarduera adibidez. Ohitura bezala korri egiten duen pertsona batek lau hilabetetan presta dezake lasterketa, baina ohitura gutxi baduzu urtebeteko prestaketa  beharko duzu.

Zer da azken hilabetean lantzeko garrantzitsuena? Azken hilabetean garrantzitsuena entrenamendu extensiboa egitea da: lasterketak eramango dizun denbora tartea entrenatzea. Eta  entrenamendu intensiboko saio pare bat sartzea komeni da: saio motzagoa erritmo aldaketarekin.

"Disfrutatu, kronometroa ahaztu eta gorputza entzun. Aholkua musika gabe korri egitea da".

Lasterketa egunerako zein da zure aholkua? Lehena disfrutatzea. Bigarrenik, ez begiratzea denbora. Hirugarrena, zure gorputza entzutea. Nire aholkua musikarik gabe korri egitea da, arnasketa ondo entzuteko eta uneoro zure gorputzaren konzientzia izateko.

 

Lasterketa ondorengoa? Erritmoa jestea eta entrenamendu extensibo motzagoak joatea egiten.

Jacobo Vázquez Hegalak Kirol Zentroko kirol medikuak honelako praktikak egiten dituen pertsonei bi urtetik behin mediku azterketa pasatzea gomendatzen die. Ikusi dugun bezala, lasterketa egunaz gain hilabeteetako entrenamendua dago atzean. Eta gorputzarentzat denbora luzean ematen den jarduera da. Horregatik, Hegalakeko seihileko eta urteko bazkideek esfortzu froga bat dute bazkidetzako. Hona hemen esfrotzu frogen informazio gehiago. Garrantzitsuena osasuna delako.