Aurten ere, 2. Eskuko jostailu bilketa antolatu dugu. Abenduaren 2an emango diogu hasiera eta abenduaren 18an amaituko dugu. Bertan, instalazioaren ordutegian (A-O 7:15-21:30 L 9:00-20:00 I 9:00-14:45) jostailuak harreran uzteko gunea izango dugu. Bigarren eskuko jostailu hauek gero hiru erakunderen artean banatuko ditugu: Haurralde Fundazioa, Legorretatik Mundura elkartea eta Choca los 5 por Venezuela elkartea. Gero erakunde hauek bildutako jostailuak Gipuzkoan babes gutxien duten familien artean banatuko dituzte.

Urtetik urteera gero eta gehiago zarete hurbiltzen zaretenak jostailuak uztera, eta gizarteak duen elkarkidetza beste behin islatzea gustatuko litzaiguke. Horregatik animatu nahi zaituztegu parte hartzera jostailu bilketan eta jostailu hauei bizi berri bat ematera.
ABENDUAK 2tik 18ra
HEGALAK KIROL ZENTROKO harreran
ORDUTEGIA: A-O 7:15-21:30 L 9:00-20:00 I 9:00-14:45












Bertan dituzue argazkiak aurreko urteetako jostailu bilketakoak dira.









