Emakumearen osasun integrala, lehen hitzaldi honetan 40 urtetatik aurrerako emakumeetan zuzendu gara. Helburua, emakumeek jasaten dituzte aldaketa hormonalak ulertzea da, norberaren akopainamendua hobe izan dadin. Etapa hauek emakume orok biziko ditu, gaur egun dagoen bizi esperantza ikusiaz, bizitza erdia iraungo duen etapa bat izan daiteke. Cristina Echeburua  izan genuen lehen hitzaldian, erizaina eta dietista integratiboak informazioa, aholkuak eta bertaratutako emakumeen galderak erantzun zituen.

ZERGATIK?

Hegalak Kirol Zentroan konturatu gara emakumeen etapa honen inguruan informazio gutxi dagoela eskuragarri, sakontu nahi genuen eta emakumeen ezaguera zabaldu. Etapa hau ikus ezina eta gutxi ikasitakoa baita.

Normalizatu dezagun emakumeen prozesu fisiologiko hau. Zaindu eta lehenesteko denbora tardea bezala ikusi behar da. Ahaztutako etapa da eta sintomatologiari partxeak jarri eta erresignatuak bizi beharrean forma oso batean bizi behar da.

TRANSIZIOA:

Emakumeek aldaketa hormonalak jasaten dituzte adin tarte batetik aurrera, lehen aldaketa etapa hau klimaterioa deitzen da eta zenbait urteetan luzatu daiteke.  Menopausiaren iritsierarekin amaitzen da eta aktibitate obarikoaren amaierak markatuko da.

🔹 Klimaterioa: premenopausia/menopausia/postmenopausia. Etapa luzea eta 40-45 urte bitarte hasi daiteke aldaketa hormonalekin.

🔹 Menopausia: Azken aldiz hilekoa izan denetik (12 hilabete pasa badira). Aktibitate obarikoaren amaiera da eta hormona sexualak erortzen dira (estrogenoa eta progesterona).

Zer gertatzen de estrogenoak erotzen direnean?

        EPE MOTZEAN: Hilekoaren patroietan aldaketak. Sintoma basomotorrak: beroaldiak, insomnioa, suminkortasuna…

        EPE ERDI LUZEAN: Insulinara sensibilitate okerra. Gorputzeko gantzaren birbanaketa (tripan zentratua). Metabolismo lipidikoaren okertzea. Arrisku kardiobaskularra handitzen da (presio arterial altua). Pisu igoera: energia eta asetze gutxiago. Hezur masaren galera, osteopenia/osteoporosis. Azala eta mukosaren lehortzea. Aldaketa genitourinarioak: bagina eta gernu-aparatua (baskularizazioa eta hidratazioa).

HELBURUAK: estrogeno erorketa leundu

  • Exitazio neurologikoa murriztu: beroaldiak, insomnioa.
  • Azala eta mukosen hidratazioa mantendu
  • Oreka energikoa errazten duten estrategiak sustatzea
  • Sistema inmunea eta inflamazioa hobetzea: mikrobiota
  • Erritmo zirkadianoa: deskantsua
  • Hezur-osasuna: nutrienteak, eguzkia eta ariketa fisikoa.
  • Feminitatea eta funtzio sozialarekin konektatu: autoerrealizazioa
charla cristina echeburua salud integral de la mujer
charla cristina echeburua salud integral de la mujer