Helburu nagusiak birziklatu eta joslailuei bizi berri bat ematea dira
Abenduak 1ean hasiko da urtero gabonetan egiten dugun 2. eskuko jostailuen bilketa. Abenduak 13 bitarte Hegalak kirol zentroko harreran jostailu hauei bigarren bizitza bat emango diegu. Horretarako “Choca los 5 por Venezuela” (https://www.instagram.com/chocalos5vzla/) eta “Haurralde Fundazioa”( https://haurraldefundazioa.org/) -rekin batera kolaboratuko dugu. Gero bi erakunde hauek dira arduratuko direnak jostailuak batu eta babes gutxien duten familien artean banatzeaz.
Jostailu bilketaren helburu nagusia birziklapena da, jostailuei berrerabilera bat emanez. Horregatik iada erabiltzen ez diren jostailu hauei bigarren bizitza bat eman nahi zaie. Animatu zaitez eta gerturatu zure jostailuekin!









