Donostiako hiritarron harrera sareak gazte migranteen harrera duina ematea du helburu nagusitzat. Hegalak kirol zentroak elkarlanean jarritako zenbait proiektu martxan jarri ditu harrera honetan laguntzeko. Donostian grabatutako “en la calle” dokumnetalarekin eman zuen hasiera ostiralean, urriaren 29an. Jarraian azaroaren 1etik, 13ra bitarte kirol arropak jasoko ditu instalazioaren harreran.

Baina proeikturik garrantzitsuena “kirol mntoretza” da. Bazkideen artean luzatu nahi den proiektua da, non bazkideek bazkidetza migratzaile batekin banatuko duten. Jarduera fisikoa sozializaziorako puntu bezala erabili nahi da. Honela, gutxiespen egoeran dauden pertsonak laguntzeko aukera izango da.

🎥 Urriaren 29n, ostiralean, 19:30etan Donostian bertan grabatutako “En la calle” dokumentalaren emanaldia izango dugu. 

👥 Donostiako Hiritarron Harrera Sarearekin bat “Kirol Mentoretza” proiektua aurkeztu nahi dizuegu.

👟 Azaroaren 1etik 13ra kirol arropa bilketa. Ekar itzazu 38-42 bitarteko kirol-oinetakoak eta kirola egiteko arropak poltsa batean eta Hegalakeko harreran utzi.

Anima zaitez parte hartzera! Ekintza txikiek aldatzen dute mundua!

Utzi erantzuna