▶️ Hegalak Zabalik Fundazioari esker Hobesegi programa aurrera eramaten dugu gure kirol zentroan. Sortzetiko desgaitasuna edo gaixotasun zein lesio baten ondorioz ezgaitasuna dute pertsonei aktibatzeko programa da. Hegalak Kirol Zentroan medikuaren asistentzia, fisioterapia eta entrenamendu pertsonala eskeintzeaz gain pertsonen autonomia bultzatzen dugu Hobesegi programaren baitan. Eta nola ez, sozializazioa.
 
Programak hiru urrats garrantzitsu ditu, erakunde ezberdinen elkarlanaren bitartez gauzatzen direnak:
 
1- Bideratzea.
2- Aktibazioa.
3- Autonomia.
 
Hegalak Kirol Zentroak irisgarritasun unibertsala bitartez jarduera fisikoa egiteko aukera ahalbidetzen du ezgaitasuna hartu duten pertsonei. Gurean medikuak, Jacobo Vázquez, lehen balorazioa egiten du eta aktibazioarako programa indibidualizatuak diseinatzen ditu.
 
Fisioterapiaren bitartez, kaltetuak izan diren gaitasunak berrikasteko prozesuan zentratzen gara. Entrenadore pertsonalek aldiz, jarduera fisiokoa egunerokotasunean txertatzea laguntzen dute. Gainera, talde murriztuak ere baditugu monitore baten bitartez jarduera fisikoa egiteaz gain sozializatzeko aukera ere dutena. Azkenik, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren bitartez hainbat kirol  egokitu frogatzeko aukera ere ematen zaie. 
 
🎥 Bideo honi esker gehiago jakin dezakezue programa osoaren inguruan.
salud