Oier, Hegalakeko fisioterapeutaren esperientzia Fundación Vicente Ferrereren. Bi hilabete eta erdi lanera joan da, zehazki Anantapur (India) hirira. Alde batetik, bertako profesionalei bere lan esperientzia eskaini die formakuntza ezberdinak emanez. Bestetik,  Vicente Ferrer fundazioko fisioterapeutei lagundu die.  Baina batez ere, bertako pertsonei  tratatzeko aukera izan du. Bere esperientziaren ingurua gehiago jakin nahi izan dugu eta batez ere Hegalakeko profesional moduan egin dituen ekarpenak bertan, eta bide batez… bizitako momentuak!

Esperientzia hau zer izan da zuretzat? Pertsonalki eta profesionalki.

Esperientzia aberasgarria izan da, joan baino lehen urduritasun asko izan nituen zetorren espientziagatik baina, bi hilabete ta erdi pasa ondoren aberasgarria izan dela esan dezaket, zentzu guztietan. Profesionalki oso polita izan da. Alde batetik, bertako langileei dakidana erakustea lortu dudalako. Honek, etorkizunean bertako ospitalean hobekuntzak ekartzea espero dugu bai fisioterapia neurologikoan baita arnas fisioterapian ere. Oso polita izan da formazio ezberdinak emateko aukera izan dudalako. Zonalde ruralean dago kokatua Vicente Ferrer Fundazioa, eta bertako pazienteei ahalik eta kalitate altueneko arreta ematea da helburua. Hau da, denek izatea kalitatezko arreta hau jasotzeko eskubidea.

Pertsonalki, beti eramango dudan esperientzia da. Eta harro nago izan ditudan bizipenengatik, hango bizitzan sartzeko aukera izan dut. 

Jarraitu Oier fisioteraputaren esperientzia irakurtzen.

“Pertsonalki beti eramango dudan esperientzia izango da”.

Oier en la fundacion Vicente ferrer, con otro fisioterapeuta y dos pacientes
Paciente de espaldas practicando en barras paralelas

Oier Agirregabiriaren paziente bat Indian.

salud

Hegalakeko lan esperientziak zertarako balio izan dizu han? Zertan lagundu du Vicente Ferrer erakundean?

Oier, Hegalaken paziente batekin. 

Oso baliogarria izan da nire lan esperientzia, 5 urte daramatzat Hegalaken, batez ere paziente neurologikoekin.  Lan eskarmentu hau guztiz baliogarria izan da bertara joan eta hango pazienteei eta fisioterapeutei laguntzeko. Patologia neurologikoen inguruko formakuntzak eman ditut eta paziente hauen hartu-emanean lagundu. Nire laguntza hiru aspektuta nagusietan zentratu da. Alde batetik,  bertako ospitaleetan fisioterapeuta eta erizanei formakuntzak emanez. Bestetik, Vicente Ferrern fundazioko fisioterapia departamentuko fisioterapeutei egunerokotasunean laguntzen. Azkenik, pazienteen tratamenduan lagunduz. 

 

Zer da gehien baloratu dena?

Vicente Ferrer programak ahalik eta profil osatuena izatea baloratzen du. Bi fisioterapeuta joaten dira, hauek ahalik eta profil “konpletoena” izatea bilatzen dute. Pentsa zein zorteduna ni! Kasu honetan neurologikoan aditua izatea bereziki garrantzitsua izan zen nire hautaketa prozesuan, eta Hegalakeko lan interdisziplinarra balorean jarri da. Batzuetan ere, traumatologiako pazienteak ere tratatzen ditut Hegalaken eta fisioterapiaren bi eremu profesional hauetan aritzen naiz.

Oier Agirregabiriaren beste paziente bat.

“Fisioterapia neurogikoan aditua izatea garrantzitsua izan zen nire hautaketan”.

paciente de espaldas trabajando fuerza de brazo con un volante
Zer da ekartzen duzun bizipen garrantzitsuena?

Bertako profesionalei formakuntzak emateak asko gustatu zait, 20-30 profesionalei Anantapur hirian formakuntza ezberdinak eman genituen.

Argazkia Oier formakuntza teoriko eta praktikoan.
Baina fisioterapia pertsonekiko tratua ere bada, eta tratatzeko aukera izan nuen bi kasuri buruz hitz egin nahi nuke. Hobekuntzak ikustea oso aberasgarria da osasun profesional gisa. Horrelako kasuak denbora gutxian bizitzen dituzunean, areagotu egiten da zure lanarekiko motibazioa.

KASUAK:

Oier dando una formación teórica en pizarra

Shiva, 5 urte, jaiotzeko malformazio genetiko baten ondorioz bere garapen fisikoak oztopoak zituen. Urrian operatzea lortu zuten eta hankeko artikulazioak alineatu. Fisioterapiako errehabilitazio lan gogorra egin dugu eta ondorioa bere lehen urratsak ematea izan zen. Eboluzio honen parte izateko aukera benetan motibagarria da.

Oier en el tratamiento de Shiva ayudando de sostenerse en pie
oier con otro paciente realizando trabajo de fuerza de brazo

 

Sankar, 30 urte, iktus baten ondorioz lan galdu zuen funtzionaltasunaren galeraren ondorioz. Bere erreabilitazio prozesuan lagundu nuen. Bi hilabetetan bere eskubiko besoaren funtzionalitatea hobetzea lortu zuen.

Fisioterapiako ikuspuntutik, zer jartzen duzu balorean Hegalaken egiten den lana?

Hegalak-en ditugun instalakuntzek  (kamila gelak, sala multifuntzionalak, igerilekua, gimnasioa) aukera paregabea eskaintzen dizkigute pazienteen osasun prozesu desberdinetan. Indian izan nintzenean, hemen dauzkagun baliabide guztietaz oroitu nintzen, zorte handia daukagula, bai material aldetik bai instuzionalki, #Hobesegi programak ematen dituen aukera desberdinengatik. Gainera, aipatu beharra daukat gaur egun hemen daukagun fisioterapian lan egiteko modua. Hau da, fisioterapia eta lan aktiboan zentratzen gara, bai Hegalak-eko instalakuntza guztietan bai Hegalak-etik kanpo, norberaren aspektu biopsikosozial guztiak kontuan izanda. Indian, ordea, fisioterapian egindako lana errehabilitazio sesioetara mugatzen da, bertan dituzten baliabide urriengatik. Hau dena kontuan izanda, esan daiteke hemen pazienteen aktibazioa bilatzen dela, pazienteen aspektu biopsikosozialak kontuan izanda, beti ikuspuntu aktibo batetik, pazientea bere prozesuaren ardatz izanez.

Fisioterapiako profesional moduan esperientzia baligarria izan da? Teknikarik hemen txertatzeko?

Esperientzi hau biziz lortu dudan konfidantza, bai konfidantza profesionala bai alderdi pertsonalean irabaziko konfidantza.  Indiako estantzian zehar ikusi eta tratatutako pazienteengatik, hazkuntza profesional bat izan dudala sentitzen dut, guztiz aberasgarria izango dena hemendik aurrera ikusiko ditudan kasuetarako.

 

Oier impartiendo una formación
Oier con compañeros con los "dotis" y "kurtas" vestimentas indias
Paciente con camiseta Hegalak