Hegalak Kirol Zentroak duen berezitasuna gure osasunarekiko konpromezua da, eta gaur osasun arloa Hegalaken nola funtzionatzen duen azalduko dugu. Ez dago soilik bazkidetzako kontsulta mediko edo esfortzu frogetan ikusgai, osasun taldeak lan egiteko moduan baizik. Gainera, zenbait aldizkariaetan gure osasun arloaren inguruan hitz egin dute.
Jacobo Vázquez Jarduera Fisikoa eta Kirolaren espezialitatea duen medikuaren gidaritzapean 5 fisioterapeuta eta kirol teknikariak ditugu. Horrez gain, instalakuntzak dituen espazioen laguntzaz talde interdisziplanar honen jarduera errazten du. Dudarik gabe komunikazioa profesional ezberdinen artean da giltzarria, baina nola da osasun arloaren lan egiteko modua?
Lehenik eta behin, kirol medikuarekin pasa behar da kontsulta. Medikua izango da beharrak, egoera eta helburua zehaztuko dituena, hemen hasiko da deribazioa. Alde batetik fisioterapeuten lana izango da, entrenadore pertsonalena edo kirol teknikariena.
“Osasun arloa Hegalak |en balore handienetariko da”
Fisioteraputak: 2 neurologiakoak eta 3 traumatologiakoak. Talde lanean jarduten dira eta askotan pazienteak tartekatzen joaten dira lan ezberdina uztartuz. Fisioterapiako saioak lehorrean izan daitezke, hau da fisioteraputa boxetan, gimnasioan edo entrenamendu pertsonaleko aretoetan. Bestetik, uretan hidrozinesiterapia saioak ere egiten dituzte instalakuntzaren igerilekuan.
Beste aukeretako bat entrenadore pertsonalen laguntzarekin entrenamendu indibidualiztuak egitea da. Mugimenduak ondo ikasteko eta norberaren beharretako jarduera zehazteko. Profil ezberdinetako entrenadore pertsonalak dauzkagu: aktibazioa lantzen dutenak, bizkarreko minak, gorputzaren postura zuzenketak…
Kirol teknikariak ere baditugu, batzuetan fitness aretorako deribazioa izaten da zuzenean eta salako teknikariak entrenamenduak burutzen ditu eta makinen erabilpen egokia erakutsi. Hegalakek igerilekuan ere badu teknikari bat, medikuak zuzendutako pertsonek entrenamendu espezifikoa egiteko teknikariaren gidaritzapean, guk ur orientatzailea deitzen diegu. Teknikariarekin lan hau gainerako pertsonekin partekatzen egiten da eta sozializaziorako unea ere bada.

OSASUN TALDEAK
Hegalaken berezitasunetarik bat osasun talde espezifikoak dira, Hegalak Zabalik Fundazioak bultzatutakoak. Bertan patologia edo kapazitate berdinak dituzten talde txikiak dira. Kirol teknikari baten laguntzaz astean bi ordutako jarduera egiten dute, bata lehorrean eta bestea uretan. Talde ezberdinak topatu ditzazkegu besteak beste fibromialgia, menpekotasun handiko taldea, 85urtetik gorako taldeak… jarduera fisikoaz gai talde honetan sozializazioa ere nabarmendu nahiko genuke. Jarduera fisikoa eta sozializazioa uztartuz partaideengan duen eragina handia da eta. Esan bezala talde lan honetarako komunikazio egoki baten beharra dago eta astero egiten dira jarraipen bilera profesional ezberdinen artean. Gainera, Hegalak Kirol Zentroak dituen instalakuntzak ahalbidetzen du lesio edo desgaitasuna duten pertsonak forma autonomoan ibiltzea.

ERABILTZAILEAK
Osasun arloaren erabiltzaileak ez du profil konkretu bat. Pandemia ondoren sedentarismotik ateratzeko laguntza behar zuen jende heldua izan dugu baina gaur egun denetarik dugu. Esan beharra dago, neurologiako fisoterapeuta eta igerilekuko tratamendua izatearekin lesio medularreko pertsonak mordoa dugula baina operazioko errekuperazio saioak egiten dituztenak, lesioak, min kronikoak…









