Hegalak Zabalik Fundazioak Hegalak Kirol Zentroan garatzen ditu zenbait programa, horietako bat SEGI EZAN da. Donostiako udaletxeko berdintasu sailarekin batera 2019 urtea hasi zen programa hau martxan, zaurgarritasun egoeran dauden emakumeen ahalduntze programa da jarduera fisikoaren bitartez.

Egun, hiru talde daude Donostiako Emakumeen etxearen deribazio bitartez astean behin gure monitorea den Aloñak zuzentzen dituenak. Talde jarduera itxi hauetan, jarduera zuzenduak egiten dituzte lehorreko aretoan: pilates, tonifikazioa, balance… taldeko parte hartzaileen profilera egokitutakoak. Uretako jarduera froga ere egin izan dute Hegalakeko igerilekuan. Emakume hauek elkarrekin jarduera fisikoa egin, ezagutu eta eremu segurua izateak dira helburu nagusietako batzuk.

Kirol aktibaioaz gain, Leyre Cano trebatzailearekin ere tailer txikiak gauzatzen dituzte ikasturtean zehar: adimen emozionalaren ahalduntzea eta espresio librea landuz. Jarduera fisikoaz haratago doan elkarlanaren emaitza da. Zenbait kirol ezberdinen frogak ere egin dituzte, besteak beste esgrima.

segi ezan
esgrima_segiezan
segi ezan Leyre

SAREAK

Hegalak Zabalik Fundazioa eta Donostiako berdintasu sailaz gain beste zenbait herri instituzio eta elkarteekin koordinazioan egiten den programa da.

 

Gurutze Gorria edo Arrats elkartearekin egin dira kolaborazioa lanak emakume etorkinekin Txiki Txoko programa bitartez. Edo Erroak Sartu erakundea, egoera txarrean dauden emakumeen inserzio laborala bilatzen duena.