Udarako ur jarduerekin aurrera jarraitzen dugu, joan de astean urpeko igeriketa frogatzeko aukera izan genuen. Urpeko igeriketa frogatzeko aukera gutxi izaten dira, eta gure lan taldean buzeoan adituak direnak ditugu. Horregatik jarduera interesgarria da Hegalak Kirol Zentroko bazkideei luzatzeko. Eskerrak eman gure fisioterapeuta Rosari eta Ibaia jarduera hau posible egiteagatik.
Hasi baino lehen hitzaldi praktiko bat jaso zuten bertaratu zirenek. Izan ere, ur azpian arnasteak sensazio benetan desberdina da. Segurtasun neurriak ere aztertu zituztez, eta prozedurak ikasi. Gero txandaka igerilekuaren luzeerak egin zituzte buzeo boteilak, betaurrekoak eta aletak jantzita.
Arratsalde bikaina izan zen eta denak primeran pasa zuten. Nabarmentzekoa da Hegalaken errealitate ezberdinetako jendea biltzen dela ahalbidetasun ezberdinekin eta jarduera hauek denentzat eginikoak dira inklusioan.
Edonork urpeko igeriketan sakondu nahiko balu federazioko kontaktua hau da:
Federación Vasca de Actividades Subacuáticas:
Helbidea: P.º de Anoeta, 5, 20080 Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa









